Proiektua

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta

6 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean ekimenaren aldeko kulturarekin loturiko balioak bultzatzea eta sustatzea, ikasleek eta irakasleek ikaskuntza-irakaskuntza jardunetan batera bideratuko dituzten multimedia tresna eta/edo materialen bitartez.

2005. urtean, bere gain hartu zuen Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarterako Sailak Gipuzkoako ekonomian ekimenaren aldeko espiritua berreskuratzen lagunduko duen erronkari eustea, eskola ibilbidean ekimenarekin loturiko balioak landuko zituen proiektuaren bidez. Hasi eta Hazi izenaz bataiatu genuen proiektua.

Adin txiki-txikietatik aurrera (lehen hezkuntza) lan egin nahi denez eta gogoan izanik enpresen sorrera helburu duten beste ekimen batzuk ere badirela, bizitza esparru guztietan ekimenarekin eta jarrera ekintzaile eta laguntzailearekin loturiko giza balioen garapenerantz bideratu genuen bereziki Hasi eta Hazi proiektua. Halatan, enpresa bera baino testuinguru hurbil eta erakargarriagoetan lan egiteko aukera eskaini digu erabaki honek, eta zabalagotu ere egin zaigu edukien esparrua, ohiko eskola prozesuaren barruan jardun ahal izango baitugu, eskola orduez kanpoko egokierak bilatu behar izan gabe.

Prozesu honetan egin beharreko aurrerapena kontuan harturik eta proiektua ikasleek hainbat ikasturte eta ziklotan landuko duten osotasun koherente bat dela jakinik erabaki genuen lehen hezkuntzatik hastea.


  • GIPUZKOA: Territorio Innovación Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Unión europea: Fondo Social Europeo