Helburua
- Bere adiera zabalenean landuko da ekimena, enpresa-ekonomia arloetara mugatu gabe. Protagonismoa onartzea, ekiteko gai izatea, bizitzaren ardura bete-betean hartzea... da ekintzaile izatea.
- Heziketa proiektu honen xedea da bizitzako ezein proiektu gauzatzeko behar diren giza gaitasun guztiak garatzea.
- Antzerki eszenatoki bat hartu da lan-metaforatzat. Horrenbestez lortu nahi dugu ikasleek jarlekuetako pasibotasun eroso horretatik ateratzea eta bere lanak gauzatuko diren “eszenatokira jauzi egitea”.