Metodologia

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta
  • Metodologia didaktikoen sorkuntza dago proiektu honen oinarrian. Jarduera eta eduki zehatzez hornitu eta gauzatu dira metodologia didaktiko horiek.
  • Irakasleek metodologia horiek bideratzen badituzte, ikasgai guztietan landu ahal izango diren beste jarduera-proiektu berri batzuk, beste jarduera berri batzuk, sortu ahal izango dira.
  • Proiektuetara bideratzen dena dugu ikaskuntza esanguratsuena. Ikasleek hurbildanik bizi dituzten kezka eta errealitateak heziketa- eszenatoki bilakatu dituzten proiektuak proposatu dira.
  • Talde-lana hartu da aintzat jarduera gehienetan.
  • Adin-tarte bakoitzerako aukeratu diren funtsezko balioak lantzen dituzte nagusiki jarduerek.
  • Ikasleek erraz bat egingo duten pertsonaiak sortu dira aurkezturiko istorio eta egoeretako pertsonaiak izan daitezen, landu nahi diren balioak hezurmami ditzaten, eta abar.
  • Lau fase ditu oinarrizko eskemak. Unibertsaltzat jo daiteke eskema hori edozein proiekturi begira:
    1. Ideia sortzea
    2. Haren bideragarritasuna antolatzea eta neurtzea
    3. Gauzatzea eta kudeatzea
    4. Ebaluatzea eta hobetzea
  • Heziketaren ibilbidean aurrera egin ahalean gero eta maila konplexuagoak eta xeheagoak azalduko zaizkigu (diruaren gaia, adibidez, ez da DBHra bitarte lantzen, baina denboraren eta baliabideen antolakuntza adin gazteagoetan ere lantzen dira).
  • Adin bakoitzera egokitu dira programa informatikoen erabilera, konplexua edo izan daitekeena, eta hizkera.
  • Zeharkako trataera versus unea uneko jarduerak.

Gazteenen mailetan (Lehen Hezkuntza, DBHko lehen ikasturteak): hainbat saiotako heziketa-ibilbidean loturiko jarduerak proposatzen dira, proiektu zehatzak gauzatzeari begira. Hona hemen proposamena:

  1. Haur – lehen hezkuntzan: herria edo hiria hobekiago ezagutzen lagunduko duen erakusketa / ekitaldia / ikuskizuna prestatzea.
  2. DBHn: ikasgelaren egoera fisikoaren eta antolakuntzarako baliabideen hobekuntza proiektua.

Ikasle helduenen mailetan (DBHren bigarren zikloa, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak): kontuan harturik kurrikulu-diseinuen araberako estutasuna, kurrikulu-eduki zehatzak landuko dituzten jarduerak proposatzen dira. Halatan:

  • Hainbat ikasgairen araberako gai-atal zehatz batzuetan oinarritu dira Batxilergoan proposaturiko jarduerak edo baliabide didaktikoak.
  • Heziketa Zikloen kasuan, Lanbide Heziketa eta Orientabidea ikasgaiaren edukien barruan baizik ez dira jarduerak bideratuko, horixe baita espezialitate guztiek bat duten ikasgai bakarra.

Egin daitekeenaren adibide baizik ez dira proposatu ditugun unean uneko jarduerak eta proiektuak. Metodologia bera bideratuz gero, proposamen berri asko egin ahal izango dituzte irakasleek.


  • GIPUZKOA: Territorio Innovación Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Unión europea: Fondo Social Europeo