Irakasle eta ebaluazioa

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta
  • Irakasleen gida lagun duela aurkeztu da jarduera bakoitza. Hartan azaltzen dira helburuak, loturiko edukiak, metodoa, material didaktiko osagarria, ordenadorean edo bitarteko konbentzionalen bitartez landu ahal izateko jarraibideak eta ebaluaziorako proposaturiko bidea.
  • Halaz ere, modu zabalean itxuratu dira jarduerak; halatan, beren irakasgaira edo estilo pedagogikora berregokitu ahal izango dituzte irakasleek jarduera bakoitzean proposaturiko edukiak, dinamika edota ebaluatzeko modua.
  • Irakasleen dinamizatzaile papera: Edukiak, bitartekoak eta argumentu- aitzakia eskainiko ditu baliabide didaktikoak. Baina funtsezkoa izango da kasu guztietan irakasleek dinamizatzaile gisa jokatuko duten papera:
    1. Sortuko diren zalantzak ebazterakoan.
    2. Ikastaldea jarduera bitartean dinamizatzeko.
    3. Amaierako sintesia egiteko.
    4. Ikasle bakoitzaren ikaskuntza eta tresnaren beraren erabilgarritasuna ebaluatzeko.

  • GIPUZKOA: Territorio Innovación Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Unión europea: Fondo Social Europeo