Gida
Euskarri fisikoa
- Ordenadore batez bidera daitezkeen jarduerak eskaintzen dira, ekipo horiek elkartrukatzerako eta multimedia informazioaren erabilpenerako eskaintzen dituzten aukerak baliatzeko.
- Hainbat testuingurutan lan egiteko aukera hartuko da kontuan adin-tarte bakoitzean.
- Ordenadorearen erabilera informatika geletan(hainbat ikasle ordenadoreko)
- Eskuko ordenadorea + kanoia (irakasleentzat edo gazte taldeentzat)
- Lan partziala etxeko ordenadorean (adin-tarte batzuetan)
- Argiro azaltzen dira prestatu diren tresnak bideratzeko bete behar diren oinarri teknikoak (ordenadorea, sarea,...). Edozein ordenadore estandarretan bideragarriak izateko moduan diseinatu dira nolanahi ere.
- Erabilerarako behar den prestakuntza ere zehaztu da. Interfazeen diseinua zaindu dugu, erabilerrazak izan daitezen, aurrez ezagutza berezirik eskatu gabe. Salbuespena genuke agian ofimatika aplikazioen erabilera osagarria (Word programan adibidez).
- Erabilbideak (gidaliburua). Zehatz-mehatz azaldu dira ikasle edo irakasleen eskuetan jarriko den baliabide bakoitzaren instalazio eta erabilerarako jarraibeak.
Eszenatokiaren ikusizko metafora aurkeztuko dugu beheko irudian, bideraturiko metodologiaren alderdi batzuk azaltzeko.